Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Zikuñagako ermita

Zikuñagako ermita

Gurtzarako eta pelegrinaziorako lekua

1529an eraiki zuten, eta gurtzarako eta pelegrinaziorako lekua izan zen hernaniar askorentzat. Ermitan, Zikuñagako Ama Birjinaren jatorrizko irudia zegoen, 1979an lapurtu zutena.

Bost urte lehenago, izen bereko paper-fabrikak ermita zegoen lursaila erosi zion apezpikutzari. Horrek sekulako eztabaida eta polemika sortu zituen herrian, eta ermita beste leku batera eramatea erabaki zuten.

1985eko irailaren 10ean azken meza ospatu zen ermitan eta, azkenik, 1987an eraitsi egin zuten, berreraikitzeko eta beste leku batean birkokatzeko konpromisoarekin. Auzoa ermitarik gabe egon zen denboraldian, fatxadako harriak paper-fabrikan bertan kontserbatu ziren, eta harri horiekin berreraiki da gaur egungoaren fatxada.

35 urteren ondoren, 2022ko martxoan, ermitaren eraikuntza amaitutzat eman eta berriz inauguratu zuten. Ermita Zikuñagako auzo-elkartearen, Udalaren eta enpresaren artean egin zen, elkarlanean.

Ermita bisitatzea gomendatzen dizuegu, baita Hernanitik hara paseo bat emanez joatea ere.