Aplikazio habiaratuak
Edukia • Udalbatza Aretoa
Udalbatza Aretoa
Herriaren bilakaera horma-irudi handi batean jasota
Hernaniko udaletxeko udalbatza-aretoa eraberritzeko erabakia hartu zenean, beti mantendu nahi izan zen hiribilduaren historiaren funtsa.
Horren emaitza argi islatzen da Victor Goikoetxea artista hernaniarrak sortutako 45 metroko horma-irudian. Haren bitartez, artistak ibilbide bat egin nahi izan du Hernaniko historian zehar, lan-iturrietan eta sagarrondoek eta sagardotegiek hiribilduarentzat izan duten eta duten garrantzian barrena.
Horma-irudian jasota daude, halaber, baserrietako bizimodua, Urumea ibaiak Hernaniren garapen ekonomikoan izan duen eginkizun garrantzitsua, Orbegozo Galdategiaren garaiak edo bertsolaritzaren mundua. Horma-irudiak bi bertso ditu, bata José Manuel Lujambiorena, “Txirrita”, iragana irudikatzen duena, eta bestea Maialen Lujanbiorena, oraina irudikatzen duena.
Horma-irudiaren erdian dagoen material futuristak etorkizuna sinbolizatzen du. “Izaera eta indar” handiko lana da, artistak berak dioen moduan, eta herritarrek nahiz bisitari eta turistek bisita dezakete.