Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Txalaparta Festa

Hernani bezalako herri batean –sagardoak ere bertako kulturaren eta ekonomiaren funtsa osatzen du–, ez da harritzekoa txalapartak ere instrumentu horri eta horrek sortutako kulturari berariaz eskainitako jardunaldiak izatea.

Hiru egunetan zehar, txalapartaren ttakunak txalapartariak, ikasleak eta instrumentu horren zaleak elkartuko ditu.

Larunbatean, hainbat jatorritako txalaparta-eskolak elkartu eta euren emanaldiak eta/edo inprobisazioak erakusten dituzte; musika eskaintzen dute eta ikasleei kalean jotzeko aukera ematen diete.

Arratsaldean, jaialdiari ematen zaio hasiera, eta txalaparta taldeek euren saioak eskaintzen dituzte.

Zer da Txalaparta?

Jatorri euskalduna duen perkusiozko instrumentua da. Txalaparta jotzeko bi pertsona behar dira; horiek perkusiozko kolpeak tartekatzen dituzte eta, bien artean, txalapartaren erritmoa osatzen dute.

Egiaz, txalaparta terminoak bi pertsona horien artean sortzen den jolasari edo jotzeko moduari egiten dio erreferentzia.

Txalapartak bi euskarri eta ohol batzuk ditu, tradizioz egurrezkoak, eta horiek egurrezko makilekin (txalapartari bakoitzeko bi) jotzen dira.

Txalapartaren ezaugarri nagusietako bat da inprobisazioan oinarrituriko instrumentua dela. Bi txalapartarietako batek Ttakun (ordena) izena hartzen du; kolpe mota baten izena ere bada ttakun.

Kolpeak bata bestearen atzetik ematen dira, eta txalapartari bakoitzak tarteak uzten ditu, besteak nahierara bete ditzan. Beste pertsona horrek Herrena du izena, eta kolpe hauetako bat aukeratu ahal izango du: ttakun (bi kolpe), herrena (kolpe bat) edo hutsunea (bakar bat ere ez).

Txalapartaren jatorria

Munduko beste kultura batzuekin gertatzen den bezala, txalaparta ere lanarekin lotutako perkusiozko instrumentua da, sagardoa egiteko lanekin, hain zuzen ere.

Antzina, sagardoa egiteko sagarra birrindu ondoren, afari bat egiten zen. Afari horren ondoren, txalaparta jotzen zen, inguruko jendea bertara hurbiltzeko eta festa bat ospatzeko seinale gisa. Festa gaura arte luzatzen zen.

Landa-eremuan ere erabiltzen zen, egunean bertan edo egun batzuk lehenago, ezkontza bat ospatzear zeudela jakinarazteko.

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea