Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Santa Barbara

Santa Barbara

Mendi bat baino askoz gehiago

Hernaniko erdigunetik bertatik abiatuta, Santa Barbara mendiko guneez gozatu ahal izango duzu: ermita, gotorleku karlista ezaguna eta, jakina, mendiak berak eskaintzen dituen elementu natural guztiak.

Seinaleztatuta dagoen 7,6 kilometroko ibilbide bat dago, zailtasunik gabea, beti pistaz; oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta egokia da familientzat. Zalantzarik gabe, Urumea bailaraz gozatzeko leku onenetako bat da, altueratik.

Hona hemen zure ibilbidean ezinbestean bisitatu behar dituzun lekuetako batzuk:

  • Santa Barbarako ermita: izen bereko gotorlekuaren ondoan dago eta, gurtzarako lekua izateaz gain, oso eginkizun garrantzitsua bete du Hernaniko herritarrentzat, ekaitz bortitzak iristear zeudela ohartarazten baitzien herritarrei.
  • Santa Barbarako gotorleku karlista: Karlistadetan erabili zuten, baina baita Gerra Zibilean ere.
  • Eskalada-gunea: kirol horretaz gozatzen duten pertsonentzat, hainbat zailtasuneko 124 bide daude.
  • Mini golfa: ezin hobea da haurrek aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten, natura betean eta ikuspegi zoragarriekin.
  • Jatetxeak eta ostatuak: benetako euskal gastronomiaz eta inguruko espezialitateez gozatzeko eta naturaz inguratuta atseden hartzeko.