Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Sagardotegiak
Zenbat sagardotegi daude Hernanin?
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Sagardotegiak
Hernanin 12 sagardotegi daude.
Guztiek irekitzen dute txotx denboraldian, hau da, urtarrilaren 20tik apirilaren amaiera arte.
Duela gutxi arte, sagardotegiak denboraldi horretan bakarrik irekitzen ziren, baina, gaur egun, batzuk urte osoan zehar irekitzen dira.
Horietako askok karta zabalagoa eskaintzen dute, eta inguruko sasoiko produktuak dastatzeko aukera ematen dute, hala nola tomatea, piperminak eta hegaluzea parrilan erreta.
Gainera, sagardotegi batzuek euren menu tradizionala egokitu dute, pertsona begetarianoentzat.
Sagardotegi batera joateko aholkuak
- Egin erreserba garaiz, batez ere denboraldian bazoaz, eta baieztatu zenbat izango zareten egun batzuk lehenago.
- Izan kontuan menua tradizionala dela: behar bereziren bat baduzu, jakinaraz ezazu erreserba eta berrespena egitean.
- Gogoratu upategi batean zaudela: eraman arropa erosoa eta berogarria.
- Goiz joatea komeni da: 13:00ak aldera eguerdian eta 20:00ak aldera gauez.
- Errespetatu sagardotegi bakoitzeko ohiturak eta “txotx” ixteko ordutegiak.
- Nahi duzun guztia edan dezakezu, baina ez galdu alferrik edaria.
- Dastatu upel guztietako sagardoak, bertan dauden barietateak dastatzeko.
- “Txotx” egin ondoren, itzuli mahaira.
Nola iritsi hernaniko sagardotegietara?
Sagardotegiak herriko erdigunean egoten ez direnez, galdera hau egiten dute askok: nola iritsi Hernaniko sagardotegietara? Horietako bat bazara, honako aukera hauek dituzu:
- Autobus-zerbitzu berezia, denboraldian.
- Lurraldebus konpainiaren hiriarteko autobusak (BU lineak).
- Oinez, erdigunetik hurbilen dauden sagardotegietara joateko.
- Taxiz, erdigunetik.
Hernaniko sagardotegietara joateko garraio berezia
Denboraldian zerbitzu berezia eskaintzen duen autobusa Zinkoenea plazako geltokitik ateratzen da. Txartela garraioan bertan erosi behar da.
- Sagardotegi hauetan gelditzen da: Itxas-buru, Olaizola, Otsua-enea, Altzueta, Iparragirre, Elorrabi eta Goiko Lastola.
- Prezioa: 2,5€/bidaia bakoitzeko.
Hauek dira ordutegiak (txotx denboraldian):
Ostiraletan
- Zinkoenea > Sagardotegiak: 20:30 eta 21:00.
- Sagardotegiak > Zinkoenea: 23:30 eta 00:00.
Larunbatetan
- Zinkoenea > Sagardotegiak: 13:30 eta 14:00 / 20:30 eta 21:00.
- Sagardotegiak > Zinkoenea: 17:30 eta 18:00 / 23:30 eta 00:00.
Ereñotzuko Larre-gain sagardotegiak bere sagardotegira zerbitzua eskaintzen du larunbatetan Elkano kaletik, Biteri Kultur Etxearen ondoan:
- Prezioa: 5€ joan-etorria.
Larunbat eguerdietan
- Hernani > Larre-Gain: 13:30.
- Larre-Gain > Hernani: 18:00.
Larunbat gauetan
- Hernani > Larre-Gain: 20:30.
- Larre-gain > Hernani: 00:00.
Aplikazio habiaratuak
Fitxak • Sagardotegiak
Akarregi sagardotegia
Akerregi bailara, 5
943 33 07 13
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: Lurraldebus BU12 eta BU13
- Menu begetarianoa: egokitzeko aukera
- Jatetxea urte osoan: bai
Alberro sagardotegia
Santa Barbara Auzoa, 61
943 55 00 19
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: Lurraldebus BU11, BU05 eta BU06
- Menu begetarianoa: ez
- Jatetxea urte osoan: ez
Altzueta sagardotegia
Osiñaga auzoa, 7
943 55 15 02
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: Txotx garaiko zerbitzu berezia
- Menu begetarianoa: bai
- Jatetxea urte osoan: Txotx Garaian eta ekaina, uztaila eta abuztuan terraza
Elorrabi sagardotegia
Osiñaga auzoa, 13
943 33 69 90
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: Txotx garaiko zerbitzu berezia
- Menu begetarianoa: ez
- Jatetxea urte osoan: ez
Goiko Lastola sagardotegia
Ereñotzu auzoa, 89A
943 55 32 72
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: Txotx garaiko zerbitzu berezia
- Menu begetarianoa: egokitzeko aukera
- Jatetxea urte osoan: ez
Iparragirre sagardotegia
Osiñaga auzoa, 10
943 55 03 28
- Bisita gidatuak: bai
- Autobusak: Txotx garaiko zerbitzu berezia
- Menu begetarianoa: bai
- Jatetxea urte osoan: bai eta udaran terraza
Itxas-Buru sagardotegia
Osinaga Auzoa, 54
943 55 68 79
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: Txotx garaiko zerbitzu berezia
- Menu begetarianoa: ez
- Jatetxea urte osoan: urtarriletik uztailera
Larre-Gain sagardotegia
Ereñotzu auzoa
943 55 58 46
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: zerbitzu propioa
- Menu begetarianoa: egokitzeko aukera
- Jatetxea urte osoan: ez
Olaizola sagardotegia
Osinaga auzoa, 38
943 33 67 31
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: Txotx garaiko zerbitzu berezia
- Menu begetarianoa: ez
- Jatetxea urte osoan: ez
Otsua-Enea sagardotegia
Osinaga auzoa, 36
943 55 68 94
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: Txotx garaiko zerbitzu berezia
- Menu begetarianoa: ez
- Jatetxea urte osoan: ez
Rufino sagardotegia
Akarregi industrialdea, 7
943 55 27 39
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: Lurraldebus BU12 eta BU13
- Menu begetarianoa: ez
- Jatetxea urte osoan: ez
Zelaia sagardotegia
Martindegi auzoa, 29
943 55 58 51
- Bisita gidatuak: ez
- Autobusak: Lurraldebus BU12 eta BU13
- Menu begetarianoa: bai
- Jatetxea urte osoan: ez