Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datuen babesa

Hernaniko Udalaren webgune honen bidez egingo den datu pertsonalen tratamendua arautuko da Datuen Babeserako Europako Araudiak ezartzen duenaren arabera - 2016/679 Erregelamendua (EB) - Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera eta aplikagarria den gainerako araudiaren arabera, webgunearen erabiltzaileek beren datuak uneoro babestuak egon daitezen duten eskubidea bermatua egon dadin.

Bildutako datu pertsonalak

Hernaniko Udalak zure datu pertsonalak biltzen ditu webgune honen bidez ematen dituen hainbat zerbitzuetara sarbidea izan dezazun eta udalak zerbitzu horiek eman ahal izan ditzazkizun. Datu hauetako batzuk zuzenean ematen dira, adibidez inprimaki bat betetzen duzunean, eta, beste batzuk, berriz, zeharka jasotzen dira, cookieen bidez, esaterako.

Hauek dira Hernaniko Udalak datu pertsonalak jaso eta ondoren tratatzeko erabiltzen dituen bideak:

  • Inprimakiak: Udalak, online inprimakien bidez edo deskargatzekoak diren inprimakien bidez, datu pertsonalak biltzen ditu webgunearen bidez jasotzeko aukera dagoen zerbitzuetara sarbidea izan dezazun.
  • Posta elektronikoak: Udalaren webgunearen bidez emandako posta elektronikoko helbideak datu pertsonalen bilketarako bide posibletzat hartuko dira.
  • Cookieak: Udalak cookie teknikoak erabil ditzake webgunearen funtzionamendu eta bisualizazio egokirako ezinbestekoak diren hainbat funtzio burutu ahal izateko (cookieak dira zerbitzariak udalaren webgunera sartzen den dispositibora bidaltzen dituen informazio-artxibo txiki batzuk). Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus: Cookieen politika.

Tratamenduaren mugak

Hernaniko Udalak ez du baimentzen 16 urtetik beherakoek beren datu pertsonalik ematea webgune honetan emandako bitartekoen bidez (zerbitzuak eskatzeko web inprimakiak edo harremanetarakoak betez edo posta elektronikoak bidaliz, alegia). Beraz, beren datu pertsonalak bide horiek erabiliz ematen dituzten pertsonek formalki ematen dute aditzera 16 urtetik gora dituztela. Hala ez bada, Udalak ez du inolako erantzukizunik izango.

Udalak 16 urtetik beherakoentzat eskaintzen dituen zerbitzuetarako, guraso edo tutoreen baimena lortzeko bideak jarriko dira.

Datuak biltzerakoan horren berri ematea

Datuak biltzen direnean, bai inprimaki bidez (online edo deskargatzeko formatuan) edo webgunean ezarritako bestelako komunikazio kanalen bidez, eragindako pertsonei horren berri emango zaie, jakitun izan daitezen, datuen babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen oharra une horretan erabiltzen ari diren bidean bertan egingo zaie eragindako pertsonei:

  • Inprimakien kasuan (online edo deskargatzeko formatukoak direla): jakinarazpena inprimakian bertan azalduko da.
  • Posta elektronikoen kasuan: jakinarazpena helbide elektronikoa aipatzen den web espazioan azalduko da.
  • Cookieen kasuan: jakinarazpena Cookieen politika atalean egongo da ikusgai.

Erabiltzailearen erantzukizuna da datu egiazko eta zuzenak ematea. Erabiltzailearen datuetan aldaketaren bat gertatuz gero, Udalari aldaketa horren berri eman beharko zaio, datuak eguneratuak egon daitezen.

Segurtasun neurriak

Hernaniko Udalak segurtasun neurri egokiak hartzen ditu, datuen babesari buruz indarrean dagoen araudian jasotakoarekin bat etorriz, webgune honen erabiltzaileek beren datuak babestuak egoteko duten funtsezko eskubidea bermatua egon dadin.

Udalak neurri tekniko eta antolakuntzazko egokiak aplikatzen ditu web gune honetan tratatzen diren datu pertsonalek izan ditzaketen arriskuei aurre egiteko segurtasun maila aproposa bermatua egon dadin.

Eskubideak

Eragindako pertsonek beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea dute, besteak beste. Eskubide horiek Udalaren aurrean gauzatu ahal izango dituzte. Helbidea: Gudarien plaza 1, 20120 Hernani, Gipuzkoa. Gaian hau adierazi beharko da: Erref. Datuen babesa.

Interesatuek eskubide hauek dituzte:

  • Udala beren datuak tratatzen ari den jakiteko eskubidea.
  • Beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, eta oker daudenak zuzen daitezela eskatzekoa edo, hala badagokio, ezaba daitezela eskatzekoa, dagoeneko ez badira gehiago beharrezkoak.

Zenbait egoeratan:

  • Datuen tratamenduaren helburua muga dadila eskatzekoa; kasu horretan Udalak erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko bakarrik erabiliko ditu datuok.
  • Beren datuen tratamenduaren aurka agertzekoa. Hala gertatuz gero udalak interesatuaren datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, baldin eta ez badago tratamenduari eusteko arrazoi legitimo ezinbestekorik edo erreklamazio posibleen defentsa egin beharrik. Bere datuak erabaki indibidual automatizatuetarako erabiltzea barne.

Zure eskubideak egikaritzerakoan ez bazara behar bezala atenditua izan, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71-3. solairua, 01008 Gasteiz.

Datuak babesteko ordezkaria

Datuak babesteko Hernaniko Udaleko ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: dbd@hernani.eus.