Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Preludioa

Preludioa

Preludioa edo gehien espero diren jaien iragarpena

Hernaniko herriko jaiak iristear daudela iragartzen duten ekitaldietako bat da, eta kulturarekin urtero hitzordua duten hernaniarrek gehien maite dutenetako bat.

Ekitaldia Gudarien Plazan egiten da (eguraldiaren eraginez lekuz aldatu ezean), jaiak hasi aurreko asteburuan.

Balio sozial eta kultural handiko ekitaldia da; izan ere, preludioaren antolakuntzan eta garapenean herriko elkarte eta eragile kultural guztiek parte hartzen dute, elkarlanean.

Preludioaren aurretik, Preludio Txikia ospatzen da, eta bertan, ekitaldia osatzen duten kultura-elkarteetako neska-mutilek parte hartzen dute.

Preludioan parte hartzen dute, beste kultura-eragile batzuen artean, Hernaniko Musika Bandak, udalerriko euskal dantza-taldeak, txistulari bandak, akordeoi-jotzaileek, txalapartariek eta abesbatzek. Elkarrekin, hainbat musika-pieza interpretatzen dituzte, horiek hainbat arte eszenikorekin konbinatuz.

Zalantzarik gabe, preludioa ikuskizun kultural paregabea da. Artista hernaniarren kalitatea eta gaitasuna erakusten du, horiek eszenatokira igotzeko eta publikoa hitzik gabe uzteko moduko emanaldia eskaintzeko gai baitira.

Aplikazio habiaratuak

Txartelak • Preludioa