Aplikazio habiaratuak
Edukia • Portu auzoa
Portu auzoa
Historia handiko auzoa
Gaur egun zaila da imajinatzea Hernanik, hasiera batean, Gipuzkoarako ibai-portu garrantzitsu bat izan zuela, eta Arbiza-Portuko ontzioletan galeoiak eta itsasontzi txikiak eraiki zirela.
Iragan horretatik “Portu” geratu zaigu, 250 biztanle inguru dituen auzoa.
Ibai-portu hartatik oso-osorik mantentzen da arraina saltzeko erabiltzen zen lonja-etxea.
Auzoak bere jai herrikoiak ditu, hiribilduko nabarmenetakoak.