Aplikazio habiaratuak
Edukia • Ostegunetako azoka
Ostegunetako azoka
Ostegunero, azoka Urbieta kalean
Asteko azoka derrigorrezko bisita horietako bat da Hernanin bizi bazara nahiz pasaeran bazaude. Tokiko azokak beti dira aukera bikaina tokiko jendea eta horien harremana ezagutzeko.
Udalerrian tokiko produktuaren alde eta biztanle eta bisitariei kalitate oneko elikagaiak eskaintzearen alde apustu egiten da; horregatik, azoka bat behar du ezinbestean.
Hernaniko saltokiek hainbat produktu eskaintzen dituzte egunero, baina ostegunetan asteko hitzordu berezienetako bat egiten da, Urbieta kalean zehar. 08:00etatik 13:00etara, askotariko postuak jartzen dira zuhaitzez beteriko kale honetan, eta bertan, produktu freskoak eta sasoikoak erosi ahal izango dituzu: barazkiak, ortuariak, frutak, gaztak, hestekiak, haragia eta gozoak, zure hozkailua betetzeko.
Era berean, arropa eta osagarriak erosi ahal izango dituzu, baita drogeriako produktuak, mertzeria-gaiak, imitaziozko bitxiak edo etxeko gauzak ere.
Eta jakina, badira lore- eta landare-postuak ere; horiek floraren zati bat ezagutzeko eta landaretxoak eta aldaxkak erosteko aukera emango dizute, baratze on baterako.