Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Abangoardia gastronomikoko platerak, eguneko menuak, plater konbinatuak, pintxoak edo anoak; sukaldaritza modernoa nahiz tradizionalagoa; lurraldeko zaporeak eta beste kultura batzuekin bat egindakoak.
Hernanik 100 ostalaritza-establezimendu baino gehiago ditu, bisitarien beharrei erantzuteko.
Mokadutxo bat hartzeko nahiz birentzako menu batez gozatzeko leku baten bila bazabiltza, edo familientzako leku egoki eta eroso baten nahiz goi-sukaldaritzarekin gozatzeko leku baten bila bazabiltza, Hernanin duzu erantzuna. Horretarako, honako aukera hauek ditugu:
- Jatetxeak: eguneko menuak, asteburuko menuak edo kartako platerak dastatu ahal izateko. Euskal sukaldaritza tradizionaleko jatetxeak aurkituko duzu, baina baita abangoardiako sukaldaritza nahiz beste herrialde batzuetako sukaldaritza eskaintzen dutenak ere.
- Pintxo-tabernak: Hernaniko miniatura-sukaldaritza dastatu ahal izateko, tradizionalenak nahiz berritzaileenak.
- Kafetegiak: gosaritik afalorduraino. Hainbat aukera eskainiko dizkizute, eguneko orduaren edo asteko unearen arabera.
- Sagardotegiak: horiek dira gehien irudikatzen gaituztenak. Horietako batzuk sagardotegi-denboraldian bakarrik (urtarriletik apirilera) irekitzen dituzte, eta beste batzuk, berriz, urte osoan zehar.
www.hernanin.eus webgunean establezimendu gastronomikoei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu