Aplikazio habiaratuak
Edukia • Nere Borda parke botanikoa
Nere Borda parke botanikoa
Hernaniko erdigunetik oinez 10 minutu eskasera, 5.685 m2-ko paradisu naturala
Urte osoan zehar dago zabalik, baina ordutegi mugatua du: 09:00etatik 18:00etara neguan, eta 09:00etatik 20:00etara udan. Parkea 4 eremutan banatuta dago: lorategi ingelesa, lorategi klasikoa, basoa eta lorategi esperimentala.
Parkean zehar tokiko eta mundu osoko hainbat zuhaitz eta lore aurkituko dituzu, hala nola koniferoak, eta horien artean Pinus radiata handi bat, Himalaiako zedroak, palmondoak edo magnoliak.
Gainera, parkean urmael bat, hainbat koloretako bide zolatuak eta atseden hartzeko eserlekuak daude, besteak beste. Zalantzarik gabe, erlaxatzeko eta familiarekin, bikotekidearekin edo lagunekin tarte atsegin bat igarotzeko leku egokia da, eta bereziki gomendatuta dago bero gehien egiten duen egunetan freskatzeko.
Parke botanikoaz gain, zuhaitz bereziak gogoko dituztenentzat, Goiz Eguzki zentro sozialeko terrazetan Ginkgo bilobaren ale katalogatu bat dago, fosil bizidun bat eta Gipuzkoako handienetakoa (21 metroko altuera).