Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Lore eta Landare Azoka

Behemendi elkarteak, Dekolore elkarteak eta Hernaniko Udalak berak elkarlanean antolatuta, urtero, maiatzaren erdialdera aldera (loreen hilabetea), landare eta loreen sektoreko hainbat agente elkartzen dira Hernanin.

Ezinbesteko topaketa da azoka erakargarri honetaz gozatu nahi baduzu; bertan, mintegi, espezialista eta tokiko saltokien sasoiko produktuak erakusten dira.

Zalantzarik gabe, aukera paregabea da landareak eta loreak maite dituztenentzat, honako hauek aurkituko baitituzte:

Produktuen aukera zabala

Gure lurretan landatzen diren loreak eta landareak, gero gure etxeak, lorategiak edo enpresak apaintzeko. Gainera, horiek zaindu eta mantentzearekin lotutako zalantza guztiak galdetu ahal izango dizkiezu ekoizleei. Horrez gain, kosmetika naturaleko eta artisautzako produktuak aurkituko dituzu, material naturalekin eginak.

Aldi bereko jarduerak

Bereziki haurrentzat, horientzat ere loreekin lotutako tailerrak prestatzen baitira, txikiak direnetik naturako produktu eder horiek baloratzen eta maitatzen has daitezen.