Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Leitzarango bisitarien etxea Andoainen

Leitzarango bisitarien etxea Andoainen

Leitzaran: natura betean dagoen ibilbide bat baino askoz gehiago

Leitzarango bisitarien etxea Andoainen dago, eta gure eskualdean egun batzuk igaro behar badituzu, ezinbestean bisitatu beharreko leku horietako bat da.

Euskal geografiako leku enblematikoa da, eta aukera ugari eskaintzen ditu; 1995ean, Biotopo Babestu aitortu zuten.

Bisitarien etxetik abiatuta ibilbide asko egin daitezke, oinez edo bizikletaz, eta ibilbide horietatik bailara honetako natura zoragarria ezagutu ahal izango duzu. Hainbat zailtasunetako ibilbideak daude, besteak beste, Plazaolako Bide Berdea. Natura, kirola edo aire zabaleko aisialdiko jarduerak maite dituztenentzako plan ezin hobea.

Inguruarekin lotutako beste jarduera batzuk ere eskaintzen ditu Zetroak, Ferrata Bidea, adibidez. Haren bidez, beste ikuspegi batetik ikusi ahal izango duzu Leitzaran, eta tirolinaz egin ahal izango duzu zeharbidearen zati bat.

Informazio gehiago