Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Laiaren ibilbidea

Laiaren ibilbidea

Ezagutu ezazu Santa Barbara mendia Laiarekin batera, familia osoarentzat plan bikaina izango den ibilbide didaktiko honen bidez. 6 eta 10 urte bitarteko neska-mutilak dituzten familientzat prestatuta dago; bertan, 11 baliza aurkituko dituzue, horietako bakoitza jolas edo ariketa batekin.

Biteri Kultur Etxean hasten da ibilbidea. Han edo informazio turistikoko gunean, Laiaren ibilbideari buruzko liburutxoa eskuratuko duzue, eta bertan, dagozkion azalpenak, ariketak eta mapa aurkituko dituzue. Laia bera izango da gidari: herriko txokoak erakutsiko dizkizuen neska hernaniar bat. Hark gertakari historikoak, bitxikeriak eta askoz gauza gehiago kontatuko dizkizue jokoen bidez.

Ibilaldia Santa Barbara mendira igotzen da eskuineko aldetik, eta Gudarien plazaraino jaisten da beste aldetik. Ibilbidean zehar, 11 balizak aurkituko dituzue, liburuxkako orri bakoitzari dagozkion jokoak eta ariketak dituztenak.

Bi ordu inguruko ibilaldi erraza da, 200 metro inguruko desnibela duena.

El paseo de Laia

Datuak

  • Desnibela: +/- 200m.
  • Iraupena: 2h.
  • Zailtasuna: baxua.

El paseo de Laia

Deskargak