Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Inauteriak

Santa Ageda egunaren ondoren, Hernani inauterietan murgiltzen da. Jai pagano horrekin lotutako hainbat ekitaldi egiten dira, eta honako arrazoi honengatik nabarmentzen da, besteak beste: inauterietan hasi ziren dantzatzen Azeri dantza ezaguna, Hernaniko euskal dantza adierazgarrienetako bat.

Jai-egun horien inguruan, honako ekitaldi hauek ospatzen dira:

Kaldereroak

Elur Txori elkarteak antolatuta, Kaldereroak arduratzen dira inauterien etorrera iragartzeaz. Horregatik ospatzen da beti Kandelario egunaren hurrengo larunbatean. Egun horretan, kaldereroz eta ijitoz jantzitako pertsona talde bat Hernaniko erdiguneko kaleetan zehar ibiltzen da, euren abesti tradizionalak abesten eta mailuekin zartagiak jotzen.

Inude eta Artzainak

Urumea Ikastolak antolatuta, Inude eta Artzainen desfileak antzinako benetako eszena bat irudikatzen du. Inudeek beren nagusien haurtxoak eramaten zituzten paseatzera, eta artzainekin elkartzen ziren; azken horiek ere aldi berean ateratzen ziren, inudeekin bat egin eta elkarrekin harremanak izateko. Bi pertsonaia horiei garaiko beste batzuek laguntzen diete, hala nola erizainek eta apaizak. Dantzaz eta abestiz beteriko desfile hori Kaldereroen hurrengo igandean egiten da beti.

Inauterietako kontzertua

Urtero, inauterien aurreko igandean udal-bandak kontzertu berezia eskaintzen du udaletxeko arkupeetan, inauteriak iristear daudela iragartzeko.

Inauteriak

Inauterietako asteburu osoan zehar, kaleak apaintzen dira festa hau bizitzera etorri nahi duten hernaniar eta bisitariei harrera egiteko. Bertan, pertsona bakoitza nahi duen bezala mozorrotzen da. Kaleak txarangaz eta mozorro-desfilez betetzen dira, eta, jakina, bertan izaten da Azeri dantza tradizionala ere.

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea