Edukia • Ibilbide laburrak
Ibilbide laburrak
Ezagutu zure herria pausoz pauso. Hernaniko Goiz Eguzki Bilgune Sozialak egindako eskaera baten haritik etorri zen Hernaniko Ibilbide Laburrak sortzeko ideia. Hernaniarrek haien herria hobeto ezagutu zezaten eta, era berean, herritarrak ibiltzera joateko ohitura hartzeko nahaiarekin, Iñaxio Sanzek ibilbide hauek diseinatzeko eskaria j aso zuen.
Ibilbideak herri-erdigunetik atera eta bertara itzuli behar ziren, hala ziren heinean, udalerriko hainbat eremu igaroz eta autoa edo beste edozein ibilgailu hartzeko beharrik gabe. Horrez gain, laburrak (7-10 km artekoak) eta malda gutxikoak (175-360 m igoera metatu artekoak) izateko euzagarriak ere bete behar zituzten.
Iñaxio Sanzek 17 ibilbide labur diseinatu ditu, 2-3 orduko iraupenekoak, Hernaniko hainbat auzo eta garrantzi kulturaleko eta naturaleko guneak igaroko dituztenak. Adin guztietako herritarrei zabaldutako ibilbideak dira.

Datuak
- Luzera: 7-10 km artean.
- Iraupena: 2-3 ordu artekoak.
- Zailtasuna: baxua.

