Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Hirigune Historikoa gidarekin

Hirigune Historikoa gidarekin

Bisita gidatuak atzoko eta gaurko Hernanira

Zein da hiri bat ezagutzeko modurik onena? Tokiko gida baten eskutik bisitatzea. Eta ez dezala hitz egin monumentu historikoei buruz bakarrik; monumentu horien atzean dauden istorioak ezagutu ditzala, hala nola gaur egun nolakoa den, zer funtzio betetzen duen eta, batez ere, tokiko ohiturez hitz egin dezala, zuk ere ohitura horietan murgiltzeko aukera izan dezazun. Horixe da Hernanin eskaintzen ditugun bisita gidatuekin ezagutuko duzuna.

Zergatik erreserbatu bisita horiek?

Leku baten iragana ezagutzeak haren oraina ezagutzeko aukera ematen duelako. Eta lekuetako sekretuak jakitean aldatu egiten da bisitariaren begirada. Hori da bisita gidatuen funtzioa: beste garai batera eramatea eta berarekin bidaiatzea.

Bisitak irauten duen 90 minutuetan, zurekin doan pertsonak leku enblematikoak eta garrantzitsuak erakutsiko dizkizu: Gudarien plaza, harresia osatzen zuten dorretxeak, garbitegi publikoa eta otoitz-lekua, beste txoko batzuen artean.

Nola egin erreserba?

Udalak % 100 diruz lagundutako bisita gidatu horietan parte hartzeko, idatzi turismoa@hernani.eus helbidera edo deitu 688 60 78 38 telefono-zenbakira. Gurekin harremanetan jarri ondoren, bisita horiek zein egunetan egiten diren esango dizugu, bisita talde pribatuan edo mistoan egiteko.

Noiz egiten dira bisitak?

Aplikazio habiaratuak