Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Hernanin, merkataritza eta ostalaritzako plaza

Hernanin, merkataritza eta ostalaritzako plaza

Ezagutu Hernaniko denden erakusleiho digitala

Merkataritza duen herria, herri bizia da. Mugimendua duten kaleak, kolorea duten dendak, eta bertan bizi direnentzako nahiz bisitatzen gaituztenentzako eskaintza egokia dutenak. Horregatik, Hernanin gure merkatarien alde apustu egiten dugu eta Hernaniko Plaza gisako proiektuak sustatzen ditugu.

Webgune horretan, eskaintza komertzial guztia eskura dezakezu. Zure etxetik edo ostatuko logelatik bertatik kontsultatu eta aztertu ahal izango dituzu produktuak. Hernanik eskaintzen duena ezagutzeko modu bat da, gero kalera irteteko, dendak bisitatzeko, terraza batean kafe bat hartzera esertzeko edo nahi duzun lekura afaltzera joateko.

Hernanin egun batzuk igarotzen ari bazara, ezinbesteko tresna bat duzu zure planak antolatzeko, zure bidaiaren oroigarriren bat erosteko edo beharko duzun informazio erabilgarria aurkitzeko.

Izan ere, plataforman elkarteari atxikita dauden denden eta ostalaritzako lokalen zerrenda aurkituko duzu, guri bisita egin aurretik edo zure egonaldian zehar informazio guztia eskuratzeko.

Informazio gehiago

Aplikazio habiaratuak

Txartelak • Hernanin, Merkataritza eta Ostalaritzako Plaza