Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Hernani Hiribildua mugikorrarekin

Bazenekien Hernaniko hirigune historikoa kultura-ondasun izendatu dutela, monumentu-multzoaren kategorian?

Horrexegatik merezi du bertako kaleak ezagutzea eta horietan murgiltzea, bertako monumentuak, plazak eta Erdi Aroko gure hiribilduko txoko batzuek ezkutatzen dituzten bitxikeriak ezagutzen dituzun bitartean.

Luzetarako bi kalek –Andre kalea eta Kale Nagusia– eta zeharkako beste batek –Felipe Sagarna “Zapa” kalea– osatzen zuten harresi-barrua, eta bost sarreratik baino ezin zitekeen sartu.

Egun, ordea, ezer gutxi geratzen da harresi hartatik. Urteak joan urteak etorri, istorio batzuk beste batzuen gainetik jarri direla dirudi, ia ikusezin bihurtzeraino. Baina hor daude: begiratzen jakin behar da, besterik gabe. Jakin-mina baduzu eta gehiago jakin nahi baduzu, zure kabuz egin dezakegu.

Sartu Hernani Hiribildua webgunean

Bertan, hirigune historikoko 9 monumentu nagusiei buruzko informazio zehatza eta atsegina aurkituko duzu. Hernaniko hirigune historikoa benetan ezagutu nahi baduzu, ezinbestean bisitatu behar dituzu leku horiek.

Istorio batek baino gehiagok zur eta lur utziko zaitu ziurrenik! Tranbia nola iritsi zen eta hark hiribilduan zer nolako iraultza eragin zuen jakingo duzu besteak beste, eta XX. mende hasierako oparotasun ekonomikoaren berri izango duzu.