Aplikazio habiaratuak
Edukia • Henase - Herrilur
Henase - Herrilur
Agroekologiarekiko eta kontsumo arduratsuarekiko konpromisoa
Altxor handi bat. Hori da gure ekoizleek lantzen dituzten lurrek ematen digutena.
Sasoiko eta kalitate oneko produktu freskoez gozatzen jarraitu ahal izateko eta hori ahalbidetzen duten pertsonen bizimodua zaintzeko helburuarekin, Herrilur jaio zen: Hernaniko baserrietatik zuzenean datozen produktu natural eta ekologikoen denda bat.
Henase Hernaniko nekazari eta abeltzainen sustapenerako elkartea ekoizleek osatzen dute, eta hura arduratzen da produktua gure saltokietara helarazteaz. Bi ekimenak, Herrilur eta Henase, Hernani burujabe proiektuaren barruan sartzen dira, eta, beste ekimen batzuen artean, elikadura-burujabetzan oinarritzen da, lehen sektorearen gainbeherari eta elikadura-mendekotasunari aurre egiteko.
Zer aurkituko duzu Herrilurren?
Fruta, barazkiak, ortuariak, esnekiak, haragiak, kontserbak, edari hartzituak eta baserritarrek Hernanin bertan ekoitzitako eta prestatutako beste produktu batzuk.
Non dago Herrilur?
Denda Izpizua kaleko 13. zenbakian dago.