Aplikazio habiaratuak
Edukia • Gerra Zibila
Gerra Zibila
Gerra Zibileko fusilamenduak Hernanin
Hernaniko historiako unerik tristeenetako bat 1936ko urrian bizitutakoa izan zen, 200 pertsona baino gehiago fusilatu baitzituzten.
Pertsona horietako batzuk hiribilduko hilerriaren atarian fusilatu zituzten, eta beste batzuk, berriz, Galarreta inguruan. Gainera, erregimen frankistako presoak hil egin zituzten Ondarretako espetxetik irtetean.
Fusilatutako pertsonen gorpu asko aurkitu gabe daude oraindik. 2003an, Udalak berak eskatuta, Aranzadi Zientzia Elkarteak hilerriko putzua ireki zuen gorpuzkietako batzuk aurkitzeko, baina hutsik aurkitu zuten.
Merezitako omenaldia egiteko asmoz, Hernaniko hiribilduak oroipen-monumentu bat du hilerriko sarreran, Argi Horma, Carlos López de Ceballosena.