Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Garagardo azoka

Garagardo azoka

Garagardoarekin hitzordua Hernanin

Hernaniko Club Rugby elkarteak antolatutako garagardo-azoka erreferentziazko beste festa gastronomiko bat da. Eta ez bakarrik duela 18 urte baino gehiago hasi zelako egiten, San Juan jaien bezperan ezinbesteko hitzordua delako baizik, senideekin eta lagunekin elkartzeko. Hernaniarren topagunea da, artisau-garagardoen aukera zabala eta ukondo errearen zapore ona dastatzeko.

Giro onaz, musikaz eta edateko eta jateko zapore onez beteriko lau egun

Ostegun arratsaldetik igande gauera, Atsegindegi plazara hurbildu eta honako hauek aurkituko dituzu, jende askoren lanari esker:

  • Garagardo-azoketan ohikoak diren platerak dastatzeko gunea, hala nola saltxitxak edo ukondoa.
  • Hernanin bertan egindako garagardo bereziez eta artisau-garagardoez gozatzeko aukera.
  • Nazioarteko beste garagardo batzuez gozatzeko aukera.
  • Musika- eta animazio-kontzertuak.
  • Zozketak eta sorpresa gehiago...

Azoka jendetsua da, eta bisitariak eta herritarrak erakartzen ditu urtero; izan ere, azokako giro onaz gozatzera etortzen dira bertara. Urtero ospatzen den hitzordu hau ekaineko bigarren asteburuan egin ohi da.

Eguerditik gauera arte egin dezakezu plana, karpak itxi arte.

Aplikazio habiaratuak

Txartelak • Garagardo azoka