Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Festa gastronomikoak

Hernanin beti izango duzu aukera tokiko gure gastronomiaz gozatzeko, urtean zehar ospatzen diren eta kaleak jai-giroz eta zaporez betetzen dituzten festa gastronomikoei esker.

Hala ere, gure tokiko produkturik onenetako batzuekin lotuta dauden tradizioak ondo ezagutu nahi badituzu, barrutik bizitu behar dituzu gure festa gastronomiko nagusiak.

Ekitaldi horiek urtez urte errepikatzen dira, eta horrek argi eta garbi islatzen du herritarrengan nahiz bisitariengan sortzen duten interesa. Tradizio horiek sukaldaritza, kultura eta kirola lotzen dituzte, beste diziplina batzuen artean.

Jakina, sagardoa da festa gastronomiko horietako protagonista nagusia, gure lurraldean garrantzi handia duelako. Hala ere, badira gero eta pisu handiagoa hartzen ari diren eta herritarren parte-hartze handia duten beste ekitaldi gastronomiko batzuk ere.

Bultzada hori behar-beharrezkoa da herriak produktuak berritu eta sor ditzan, bertako sukaldaritza-artearen kalitatea eta maila erakutsiz. Gastronomia eta sukaldaritza maite duten pertsonak erakartzeko modu bat da. Honako hauek dira inola ere galdu behar ez dituzun festa gastronomikoak:

Aplikazio habiaratuak