Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Euskarazko oinarrizko hiztegia
Ongi etorri!
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Euskarazko oinarrizko hiztegia
Euskara da Hernaniko berezko hizkuntza eta udalerriko bi hizkuntza ofizialetako bat, gaztelaniarekin batera. Bi hizkuntza horiez gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten dira herrian, jatorri anitzeko herritarrak bizi direlako Hernanin.
Herritarren % 60k badaki euskaraz hitz egiten, eta badira beste % 20 ulertu egiten dutenak nahiz eta hitz egiteko gai izan ez. Hernani UEMA mankomunitatean dago integratuta, hori osatzen duten herrietan biztanle gehienek euskaraz komunikatzeko gai dira. Hala ere, hizkuntza gutxiagotua da euskara gure herrian, eta agerikoa da gaztelaniaren nagusitasuna.
Baina udala eta herritarrak lanean ari gara euskararen erabilera indartzeko, hizkuntza aniztasuna balioan jarriz, euskaraz bizi nahi dugulako gure herrian.
Horregatik, garrantzitsua da hernaniarrontzat herrira zatoztenok euskaraz egitea, euskaraz eskatzea, euskarari eustea.
Asko daukagu irabazteko.