Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gure sustraiei omenaldia egiteko eta gure tradizioak ezagutzeko 3 egun, horietan parte hartuz. Gure kulturaz %100 gozatzeko asteburua.

Urtero, irailaren erdialdean, Hernanik bere ohiko Euskal Jaiak ospatzen ditu.

Jarduera kultural, gastronomiko, landatar, folkloriko eta musikalez beteriko egitarau batekin osaturiko asteburua izaten da, besteak beste, euskal tradizioak indartzeko eta ikusgai egiteko.

Larunbatean, batez ere, baserritarrez jantzita ikusiko dituzu herritarrak.

Larunbateko jarduerak

Larunbata baserritarrez janzteko eguna da. Ezkiaga Pasealekuan ganadu-azoka egiten da, baita baserriarekin lotutako lanbideen erakustaldia ere.

Goiz erdialdera aldera, jolas tradizionalak hasten dira; haurrek eta gazte taldeek parte hartzen dute jarduera animatu horietan.

Era berean, herri kirolak ezagutu ahal izango dituzu, baita musika eta abesti tradizionalak ere.

Ez galdu txakolin-dastaketa, eta jarraitu erraldoi eta buruhandiei hiriguneko kaleetan zehar. Arratsaldean, bertsolaritzarekin hitzordua gailentzen da, besteak beste.

Igandeko jarduerak

Igandea, sagarraren eta sagardoaren eguna, ohiko dianarekin hasten da. Bestalde, Ezkiagako Pasealekuan Pablo Lasa artisautza-azoka egiten da.

Eguneko hitzordu nagusia Gudarien Plazan egiten da; bertan, sagardo-dastaketaz gozatu ahal izango duzu bazkalordura arte. Bertan aurkituko dituzu Hernaniko sagardotegi guztiak. Edalontzi edo kopa bat erosita, sagardotegi guztietako sagardo botilaratua dastatu ahal izango duzu.

Aldi berean, trikitixa-txapelketa eta pilota- eta pala-partidak egiten dira goizean zehar.

Eta oraindik indarra baduzu, arratsaldean Plaza Berrian egiten den erromerian parte har dezakezu.

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea