Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Hernani eta sagardoa eskutik doaz beti. Baina ez da gu bisitatzean aurkituko duzun espezialitate gastronomiko bakarra, eskaintza askotarikoa baita.

Produktuaren kalitatearekin konprometituak

Eta ez askotarikoa bakarrik, kalitatezkoa baizik, batez ere aurreko belaunaldien jakituriari eusteko % 100eko konpromisoa duten establezimenduez hitz egiten dugunean, horiek are gehiago hobetu eta merezi duten jakiak eskaintzearen aldeko apustua egiten jarraitzen baitute.

Establezimendu horiek Euskadi Gastronomika Klubaren barnean daude, eta horien kalitateagatik, zorroztasunagatik eta gure lurraldearekiko eta bertako sukaldaritza-kulturarekiko konpromisoagatik bereizten dira.

Informazio gehiago

Hernanik 11 ostalaritza-establezimendu ditu zerrenda horretan:

  • Akarregi (sagardotegia)
  • Altzueta (sagardotegia)
  • Aralar (pintxo-taberna)
  • Fagollaga (jatetxea)
  • Iparragirre (sagardotegia)
  • Iturralde (jatetxea)
  • Itxas-buru (sagardotegia)
  • Otsua-enea (sagardotegia)
  • Sansonategi (jatetxea)
  • Tripontzi (jatetxea)
  • Zelaia (sagardotegia)