Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Errugbia

Errugbia

Hernani, errugbia sentitzen eta bizitzen duen herria

Errugbia maite dutenek ondo ezagutzen dute Hernani Club Rugby Elkartea. 1965ean hasi zen haur-talde batekin (herriko futbol-taldearekin partekatzen zuen zelaia), eta etengabe hazi da ordudanik; luzea da elkarteak lortutako arrakasten palmaresa.

Horregatik, hain zuzen ere, kluba ondo ezagutzen dute kirol horretaz gozatzen duten bailarako nahiz Estatuko pertsonek.

Gaur egun, elkarteak bere zelaia eta instalazioak ditu. Hainbat kategoriatako 10 taldek jokatzen dute guztira, mutilak eta neskak, eta denda fisikoa eta online denda ere baditu, Klubaren oroigarri bat erosi ahal izateko.

Ekainean bisitatzen bagaituzu, klubak antolatzen duen ekitaldirik jendetsuenetako bat ikusi ahal izango duzu, Garagardo Azoka.

Bisitan zauden bitartean klubaren partiduren batez gozatu nahi baduzu, bere webgunean ordutegiak eta aurkariak ezagutu ditzakezu.

Hernani Club Rugby