Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Erremontea

Bizitu erremontea bere katedraletik

1904an, erremontean jokatzen hasi ziren. Saskiarekin jokatzen den euskal pilotaren modalitate ikusgarrienetako bat da, pilota jasotzeko beharrezkoak diren abileziagatik eta teknikagatik, pilotak abiada bizian hegan egiten baitu pistan barrena.

Zergatik da modalitate hori horren berezia?

Batetik, kontuan izan behar da kirol hau ez dagoela lurralde osoan zabalduta. Gaur egun, Euskal Herriko bi frontoi hauetan bakarrik jokatzen dira erremonte-txapelketak: Huarteko Euskal Jai Berrin (Nafarroa) eta Galarretako Jai-Alai frontoian (Hernani). Hernaniko Frontoia 1970eko ekainaren 13an inauguratu zuten.

Bestalde, saskiaren berezitasuna nabarmendu behar da. Modalitate honetan, pilota erremontearekin jotzen da eskuaren parean, eta saskiari buelta ematen zaio, pilota puntatik atera arte. Mugimendu hori jarraia da eta pilota ezin da inoiz gelditu. Horrenbestez, erremontea modalitate bakarra da saskiarekin jokatzen diren gainerako modalitateekin alderatuta. Hortik datorkio izena.

Ezagutu kirola barrutik

Espezialistek “erremontearen katedraltzat” jotzen dute Galarreta Frontoia, eta hark Hernanin tradizio handia duen kirol horretaz gozatzeko aukera ematen die bisitariei.

Gainera, kirol horren tradizioa eta nondik norakoak ezagutu ahal izango dituzu, eskaintzen diren bisita gidatuei esker. Hemen duzu informazio guztia.

Informazio gehiago