Aplikazio habiaratuak
Edukia • Ereñotzu auzoa
Ereñotzu auzoa
Urumea ibaiaren arroko ondare natural eta industriala
Ereñotzu Hernaniko hirigune historikotik 6,5 kilometrora dago. Hernaniko toki erakunde txiki bat da 2010etik eta, zalantzarik gabe, nortasun gehien duen auzoetako bat da.
Ereñotzuk duen paisaia-aberastasun nabarmenaz gain, auzoaren industria-iragan garrantzitsua nabarmendu behar da. Auzoari buruz ezagutzen ditugun lehen datuak burdingintzari dagozkio; izan ere, XIX. mendean burdingintzak garrantzi handia eman zion auzoari.
Gaur egungo Fagollaga etxearen ondoan Fagollagako Ainguren Errege Fabrika zegoen, lehenik burdinola eta, geroago, zementu hidraulikoko fabrika. Gaur egun, zentral hidroelektriko txiki bat dago instalazioetan.
Ereñotzutik irtetean, Latseko Fabrikaren aztarnak aurkituko ditugu. Enpresa 1887an sortu zen, eta alkohola, ozpina, mundruna eta ikatza ekoizten zituen. Handik gertu, Txirrita bertsolari ospetsua jaio zen baserriaren aztarnak aurkituko ditugu.
Hernaniko Ibilbide Sareko Ereñotzu eta Latse ibilbideak bereziki egokiak dira altxor horiek guztiak ezagutzeko.