Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Hernani Erdi Aroko hiribildu garrantzitsua izan zen, eta hori ez du inork zalantzan jartzen; horren lekuko dira hirigune historikoko kaleak eta monumentuak.

Hori gogorarazteko, Erdi Aroko azoka ospatzen da, eta hiru egunez apaindu egiten dira hirigune historikoko kaleak.

Egun horietan, Hernani estandartez eta banderaz janzten da.

Horrez gain, janari- eta artisautza-etxolak jartzen dira, eta kale-dinamizazioak eta antzinako artisau-lanen erakustaldiak egiten dira, Hernani Errotzen elkartearen lanari esker. Izan ere, hark antolatzen du ekitaldi bitxi eta erakargarri hau, ekainean.

Hiru egunetan zehar, hernaniar nahiz bisitariek honako hauez gozatzeko aukera izango dute hirigune historikoko plaza nagusietan:

Artisau-postuak

Antzinako garaiak nahiz gaur egungoak gogorarazten dizkigutenak.

Gastronomia-postuak

Euskal produktuak nahiz beste leku eta eskualde batzuetatik iritsitakoak. Baita janari-postuak ere, gozokiak nahiz gaziak, azoka bisitatzen duzun bitartean hainbat gastronomiaz gozatzeko aukera izan dezazun.

Jarduera eta desfile tematikoak

Elkarteak berak antolatzen ditu, hiribilduari Erdi Aroko ukitua emateko.

Erdi Aroko jolasak eta tailerrak

Haurrek ere gozatzeko aukera izan dezaten, nahieran edo senideekin.

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea