Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Done Jakue Bidea

Ba al zenekien Done Jakue bidea Hernanitik igarotzen dela?

Pertsona askok jotzen dute Done Jakue bidera beren buruarekin berriz topo egiteko, promesa bat betetzeko edo, besterik gabe, beste mota bateko oporrak egiteko.

Arrazoiak askotarikoak dira, baina amaiera beti da berdina, eta hasiera eta ibilbidea oso desberdinak izan daitezke.

Eta bai, horietako bi Hernanitik igarotzen dira.

Barrualdeko Frantziako Bidea

Bai, Done Jakue Bidea Hernanitik igarotzen da eta Gurutze Santuaren otoitz-lekuan du bere punturik nabarmenetako bat, udaletxearen atzealdean.

Handik bi bide abiatzen dira, puntu berera iristen direnak: Zeraingo udalerrira. Handik, bi etapa Zegaman amaitzen dira.

  • Gurutze Santuaren otoitz-lekutik Portu auzorantz. Handik, bideak Urnietatik, Andoaindik, Villabonatik eta Tolosatik jarraitzen du, eta bertan amaitzen da Hernani-Tolosa etapa. Hurrengo etapan Zeraindik igaroko gara, eta Zegaman amaitu. Profil leuneko saihesbidea da, eta Oria ibaiaren arrotik igarotzen da.
  • Eskuineko bidetik, Santa Barbara auzorantz joanda, Saiatzeko saihesbidea Lasarte-Oriatik, Bidaniatik eta Ormaiztegitik igarotzen da; eta, aurrekoaren kasuan bezala, Zeraindik igaro eta Zegaman amaitzen da ibilbidea. Saihesbide hori paisaia-balio handiko eremuetatik igarotzen da, baina ibilbide zorrotza da, luzea eta desnibel handikoa.