Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Dantzari Festa

Dantza egiten duen herria ez omen da inoiz hiltzen. Eta Euskal Herrian badakigu zerbait dantzari buruz.

Dantza tradizionalak. Dantza horiek kultura-ondare aberatsa irudikatzen dute, eta oso garrantzitsua da bizirik mantentzea.

Hernanik bere aletxoa jarri du ekimen honekin eta festa hau antolatzen duen San Joan Konpartsaren konpromisoarekin.

Haren espirituari eta gogo biziari esker, apirilean Dantzari Festa tradizionalaz gozatu ahal izango duzu. Festa horretan, adin guztietako eta Euskal Herriko hainbat lekutako dantzariak etortzen dira Hernanira, beren dantzarik esanguratsuenak erakustera.

Kolorez eta musikaz beteriko asteburua izaten da; taldeak erdiguneko kaleetan zehar ibiltzen dira, eta auzo batzuk ere bisitatzen dituzte.

Zalantzarik gabe, festa hau aukera paregabea da euskal dantza tradizionalaren kultura ezagutzeko, Euskal Herriko 7 probintzietako ordezkariekin gainera.

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea