Aplikazio habiaratuak
Edukia • Comète sarea
Comète sarea
Bigarren Mundu Gerra Hernanitik
Hernanik garrantzi handia izan zuen eraitsitako hegazkinlari aliatuek Mendebaldeko Europan barrena ihes egin zutenean, hernaniar batzuk Comète Sareko mugalari garrantzitsuak izan baitziren.
Comète Sarearen helburua zen hegazkinlari aliatuak eraitsi zituzten lekuan bertan jasotzea, Pirinioak modu klandestinoan zeharkatzen laguntzeko, okupatutako Frantziatik Hego Euskal Herrira. Horrela, lurralde aliatura itzuli eta naziengandik ihes egin zezaketen.
1941eko uztailean, Andrée de Jongh Dédée iritsi zen Baionara, Comète Sarearen sortzailea. Bidasoa zeharkatu zuen lehenengoz, beste iheslari batzuekin batera eta Tomás Anabitarte mugalari hernaniarrak gidatuta. Comète Sareko mugalari aktiboenetako bat Florentino Goikoetxea hernaniarra izan zen.
Mugalari horien lana omentzeko, Osiñaga auzoan Zubia eskultura dago.