Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Chillida Leku

Natura eta eskultura eskutik helduta

Hitzak sobera daude Euskal Herriko museo garrantzitsuenetako bati buruz hitz egiteko. Eduardo Chillida euskal eskultore ezagunaren artelanetatik zehar paseatzeko gunea. Izan ere, hark Hernani aukeratu zuen bere artelan garrantzitsuenetako batzuk bisitatzeko egoitza gisa.

Bertan, artelanek bat egiten dute naturarekin, horretarako sortu balira bezala. Hori dela eta, Chillida Leku bera artelan handi bat dela esan genezake. Aire zabalean dagoen museo hau 3 eremutan banatuta dago:

Lorategia

11 hektareako lorategi horretan euskal artistaren 40 artelan baino gehiago aurkituko dituzu. Gainera, kontzertuak, antzezlanak eta dantza-erakustaldiak egiteko ere erabiltzen da.

Zabalaga baserria

Eduardo Chillidak berak eskatuta eraberritu zen. Baserriak bere fatxada tradizionala mantentzen du, eta barruan artistaren tamaina txikiko pieza gehiago daude.

Artxiboa eta liburutegia

Bere artelanak aztertzen jarraitu ahal izateko, artxiboak artistaren ondare dokumentala jasotzen du. Bestalde, liburutegiak artistaren dokumentuak barne hartzen ditu, batik bat komunikabideetan izan dituen agerpen ugariekin zerikusia dutenak.

Habiaratutako portletak