Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Bisita gidatuak
Bisita gidatuak Hernaniko sagardotegietara
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Bisita gidatuak
Hernanin bazaude eta sagardoaren munduan murgildu nahi baduzu, hainbat aukera dituzu menu on batez eta “txotx” ezagunaz gain. Izan ere, sagardotegi batzuetan bisita gidatuak egiten dira, beti sagardoa edo sagardotegietako bizitza ardatz hartuta.
Bisita horietan, sagardotegiek ateak irekitzen dizkiete sagardoaren kultura ezagutu nahi duten pertsonei; eta ez sagardoaren kultura bakarrik, baita sagardotegiaren historia, sagardotegietako lana eta egunerokotasuna ere. Eta hori sagardogileak berak kontatzen badizu, esperientzia are erakargarriagoa da.
Oso plan interesgarria da, eta bertaratzen direnek asko ikasten dute: lurraldearen historia, sagarraren garrantzia, sagarrondoen barietateak, sagardoaren elaborazioa, kontsumitzeko moduak, sagardo bakoitzaren berezitasunak... eta hizketaldietan sortzen diren beste bitxikeria batzuk. Eta jakina, sagardotegiko menu tradizionala dastatzeaz ahaztu gabe.
Zalantzarik gabe, familia sagardogile horien historia bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea da, beste modu batera ezagutu ezingo liratekeen bitxikeriekin.
Kontsulta itzazu zerbitzu hori eskaintzen duten sagardotegiak, Sagardotegiak atalean.