Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Hirigune historikoko bisita gidatuak

Hirigune historikoak dira hiribildu baten historia ezagutzeko lekurik onena, eta Hernanikoa ez da salbuespena.

Hura ezagutzeko, ez dago hura ikusi, ezagutu eta historia ulertzea bezalakorik, eta horretarako modurik onena da bertako txoko, bitxikeria eta sekretu guztiak ondo baino hobeto ezagutzen dituzten pertsonen eskutik egitea.

Hernaniko Udalak doako bisita gidatuen zerbitzua eskaintzen du bertakoentzat nahiz hiribildua ezagutzera datozenentzat, horrela, gure herriaren orainaldian eta iraganean murgildu daitezen.

Bisita horietako bat egin nahi baduzu, turismo-informaziorako gunearekin jarri behar duzu harremanetan. Bisitak informazio-gunearen egutegiaren arabera eskaintzen dira: 11:30ean hasten dira, eta 90 minutu inguruko iraupena izaten dute.

Bada gure hirigune historikoaren historia ezagutzeko beste modu bat ere. Nahiago baduzu, zure kabuz egin dezakezu bisita; gure doako autogidekin ezagutu ditzakezu monumentu garrantzitsuenak, Hernani Hiribildua webgunearen bitartez.

Aukeratu gogokoen duzun modua Hernaniko hirigune historikoa ezagutzeko:

Aplikazio habiaratuak

Txartelak • Hirigune historikoko bisita gidatuak