Aplikazio habiaratuak
Edukia • Beste kirol-instalazio batzuk
Beste kirol-instalazio batzuk
Hernanik aisiarako eta jolaserako hainbat eremu ditu, kirolaren bidez gorputza eta adimena indartzeko. Berdeguneak eta aire libreko eremuak daude, adin eta gustu guztietako pertsonentzat.
Horixe bilatzen dugu, hain zuzen ere, Hernanin bizi diren herritarrei nahiz bisitan etortzen direnei askotariko kirolak egiteko aukera eskaintzen diegunean.
Beste atal batzuetan aipatutakoez gain, Hernanik honako kirol-instalazio hauek jartzen ditu zure eskura:
- Atletismoko pista.
- Frontoi irekiak eta doakoak herriko hainbat auzotan.
- Aire zabaleko kirol-pistak, futbolekoak nahiz saskibaloikoak.
- Skate Park bat.
- Tenis-pista.
- Udal-igerileku estalia eta kiroldegia.
- Hainbat bolaleku tradizional.
- Aire zabaleko kirol-eremuak, bereziki hirugarren adinekoentzat.
Laburbilduz: askotariko kirolak egiteko eremuak eta aukerak.