Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Berriak Elkartea

Berriak Elkartea

Berriak: Hernaniko merkatari eta ostalarien elkartea

Herriko negozioak bultzatzen direnean, herriaren bizitza ere bultzatzen da, eta aberastasun ekonomiko eta soziala sortzen da. Horregatik, Hernaniko Berriak Elkarteak oso eginkizun garrantzitsua betetzen du bertan.

Elkartea 1993an sortu zen, eta Hernaniko saltokiak, ostalaritzako negozioak eta zerbitzuen enpresak bultzatzea du helburu.

Berriak elkarteak mota guztietako jarduerak antolatzen ditu, ordezkatzen dituen negozioek tokian bertan nahiz kanpoan hobera egiten jarrai dezaten. Horrez gain, dinamizazio sozio-komertzialeko ekitaldiak eta jarduerak antolatzen ditu herritarrentzat eta bisitarientzat: moda-produktuen stock-azokak, kaleko emanaldiak, haurrentzako jarduerak, merkataritzaren festa edo pintxo-lehiaketa, eta abar.

Elkartearen webgunean, hark barne hartzen dituen negozioen zerrenda osoa aurkituko duzu, baita antolatzen dituen ekimenei buruzko informazioa ere.

Lokala hirigune historiko betean dago, Andre Kaleko 30. zenbakian. Beraz, informazio komertziala behar baduzu, joan zaitez bisita egitera.

Informazio gehiago

Aplikazio habiaratuak