Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Bakailao astea

Bakailao astea

Sagardotegietako menu tradizionalarekin lotuta, Bakailao Asteak garrantzi gastronomiko handia hartu du azken urteetan. Festa gastronomiko hori Udalak eta Berriak Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatzen dute. Normalean, urriko lehen bi asteetan egiten da.

Zalantzarik gabe, urte osoan zehar eskaintzen ez diren sorkuntza gastronomikoez gozatzeko aukera paregabea da.

Aste horretako erakargarritasun nagusia Bakailao Pintxoen Lehiaketa da, parte hartzen duten herriko tabernen artean egiten dena. Establezimendu bakoitzak pintxo bat prestatzen du, aste horretan bakarrik dastatu daitekeena. Nahi izanez gero, zu ere epaimahaikide izan zaitezke eta zure botoa eman ahal izango duzu pintxoak dastatu ahala.

Bakailao Astea urtero egiten da. Dagoeneko 10 urtetik gorako ibilbidea du, eta hernaniarrek gehien espero duten hitzorduetako bat bihurtu da; gainera, gero eta bisitari gehiago erakartzen ditu.

Giro ona ziurtatuta dago, pertsona asko elkartzen baitira egun horietan, tabernek prestatzen dituzten proposamenak dastatuz.

Gainera, egitarauari kaleko giroa, lehiaketak, haur-jolasak eta bisita gidatuak gehitu behar zaizkio, besteak beste.

Aplikazio habiaratuak

Txartelak • Bakailao astea