Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Aztarna megalitikoak

Aztarna megalitikoak

Bidaia historiaurrera

Euskal Herriko mendietatik gertu dauden beste leku batzuetan bezala, Hernanikoetan ere garrantzi handiko aztarnategi megalitikoak daude, eta horiek gure arbasoen bizimodua nolabait ulertzen laguntzen digute. Horiek ezagutzeko, honako estazio megalitiko hauek bisitatzea da onena:

Igorin-Akola

Multzo megalitiko hori Hernani, Astigarraga eta Donostiako udalerrien artean banatuta dago; dena den, nabarmendu behar da Hernanin 7 trikuharri daudela dagoeneko. Horietatik garrantzitsuena Sagastietako Lepoa izenekoa da, guztietan deigarriena eta hobekien kontserbatzen dena.

Muniskue

Hernaniko eta Urnietako udalerrien arteko mugak aldez alde zeharkatzen du multzo hori. Bertan, trikuharri bat, harrespil bat eta menhir bat aurki ditzakegu, eta horiek guztiek hiribilduko multzorik ederrenetako bat osatzen dute.

Hernaniko Ibilbide Sareko Ondiri Bira, Larregain eta Epele ibilbideak bereziki egokiak dira aztarnategi horiek bisitatzeko.

Gainera, Larregain eta Epeleko ibilbideek artamugarriak ezagutzeko aukera ematen digute. Harrizko mugarri horiek asko erabili izan dira Urumeako bailaran saroien erdialdea edo barruti askea markatzeko, baso baten ustiapen-inguruaren barruan.