Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Azeri Dantza

Hernaniko tradizio kultural zaharrenetako bat

Azeri Dantza ia 3 mendeko historia duen dantza bat da. Lehen erreferentziek 1735eko inauterietara garamatzate, jatorriz orduan egiten baitzuten dantza hau, arte hori jolasarekin nahasten duena. Herriko jaietan ere egiten da gaur egun. Izan ere, frankismoaren garaian debekatu egin zituzten inauteriak eta, horregatik, 1941ean dantza hori Sanjuanetako egitarauan txertatzea erabaki zuten.

Maskuri dantza ere deitzen zaio, dantzariek eskuetan eramaten duten tresna dela eta. Hainbat pertsonaiak parte hartzen dute dantzan: Azeriak (hark ematen dio izena dantzari), dantzariek (esku bat sokatik eutsita daramate uneoro) eta publikoak, ikusteaz gain, jokoan bertan ere parte hartzen baitu.

Dantza herrikoi honek nolabaiteko jolasa sortzen du soka bat eta maskuri bat daramaten gazteen, taldea gidatzen duen azeriaren eta inguruan dantza ikusten ari den jendearen artean. Dantza jolas baten modura ikusten da, gazteek jendea ustekabean hartzen dutelako eta horiek ere dantzan parte hartzen dutelako.

Sokatik eutsita eta musikak gidatuta ilaran doazen dantzariak jendearen artean mugitzen hasten direnean hasten da saltsa. Izan ere, horiek kaleetan barrena murgildu eta atari eta izkinetan ezkutatzen dira; azkenik, ikusleak ezustean hartu eta sokarekin harrapatzen dituzte, maskuriarekin kolpatuz.

Beraz, sokak ustekabean harrapatzen bazaitu, gogoratu jaietan zaudela eta sentitu Azeri Dantzako beste dantzari bat bazina bezala; hernaniarrek asko bizitzen duten tradizioa da.

Azeri Dantza Gudarien Plazatik ateratzen da goizeko 9etan, ekainaren 25, 26 eta 27an, eta Hernaniko hirigune historikoko kaleak zeharkatzen ditu. Bi sarbide dituzten denda eta tabernetan ere sartzen dira; horrela, beste kaletik ateratzen dira, bertan dauden pertsonak ezustekoan harrapatzeko.

Azeri Dantza San Juan jaietako ekitaldi maitatu eta erakargarrienetako bat da.

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu