Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Artea kalean

Artea kalean

Arte garaikidea Hernaniko kaleetan

Eraikin enblematikoak ezagutzeaz gain, Hernaniko kaleetan zehar ibili ahala tokiko hainbat artistaren artelanak ikusi ahal izango dituzu.

Artelan horien artean ditugu, besteak beste, Mikel Eizmendirenak, Gay Mur eta Santa Barbara lotzen dituen tuneleko horma-irudiaren egilea, Ainara Azpiazu, ‘Axpi’, ilustratzailearena, Ezkiaga Pasealekuko frontoiaren atzealdean, edo Aitor Ruiz de Eginoren eskultura, Ave Maria Parkean.

Artelan horietako batzuk Hernaniko Udalaren ekimenaren emaitza dira. Izan ere, Hernaniko Udalak udalerriko artistei lagundu nahi die beren sormen-prozesuetan, arte plastikoen esparruan nahiz ikus-entzunezkoetan, argazkigintzan, dantzan, literaturan, musikan eta antzerkigintzan.

Horrela, hiribilduko kultura-ondarea handitzen da eta tokiko artisten lana sustatzen da. Artelan horiek Hernaniko kaleetan eta kultura-guneetan gozatu ahal izango dituzte bertako herritarrek nahiz bisitari eta turistek.

Aplikazio habiaratuak

Txartelak • Artea kalean