Aplikazio habiaratuak
Edukia • Aparrain
Aparrain
Aiako Harria Parke Naturaletik igarotzen den ibilbide honi esker, bertakoek ere ezagutzen ez duten leku bat ezagutu ahal izango dugu: Aparrain. Era berean, Urumea ibaia Hernanin nola sartzen den ikusiko dugu, eta ondo merezitako atsedena hartuko dugu izen bera duen atsedenlekuan.
Ibilbidea Ugaldetxotik ateratzen da, Hernani eta Goizueta (Nafarroa) lotzen dituen GI-3410 errepideko 8,7 kilometroan. Udaldian jende asko ibiltzen da bertan, Urumea ibaiaren ondoan dagoen jolaslekuagatik eta handik hurbil dagoen frontoi txikiagatik.
Datuak
- Luzera: 3,7 km.
- Iraupena: 1h 15min.
- Zailtasuna: baxua.
Deskargak
- Eskuorria [PDF]