Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Akola eta Aparrain atsedenlekuak

Akola eta Aparrain atsedenlekuak

Bi atsedenleku natura betean

Akola eta Aparrain atsedenlekuak Hernaniko Ereñotzu auzoan daude. Fagollagara iritsi aurretik, Akola parkera iristeko bidegurutzea aurkituko dugu. Errepidea Larregain sagardotegian amaitzen da, eta handik Akolara iritsiko gara, paseo atsegin baten ondoren.

Parkeak iturri bat, mahaiak eta aterpe txiki bat ditu. Bertatik, hainbat ibilbide egin eta Gipuzkoako estazio megalitiko garrantzitsuenetako bat ikusi ahal izango dugu, Aiako Harria Parke Naturalean.

Aparraingo aisiarako eremua ere Aiako Harria Parke Naturalean dago, Ugaldetxo inguruan. Ugaldetxotik irteten diren bi bideetatik joan gaitezke bertara (GR-121 eta PR GI-1001). Mahaiez beteriko gune bat ere badago indarberritzeko, baita borda bat ere, ezin hobea euriak ezustekoan harrapatzen gaituenerako.